Edukira zuzenean juan

Banakako arreta

Gure Ikastetxea hezkuntza lerro bakarrekoa da. Hau da, ikasmaila bakoitzeko gela bakarra dugu. Horrek, ikastetxe txikia izateak, gure ikasleak oso ongi ezagutu eta haietako bakoitzaren beharretara egokitzea ahalbidetzen digu.

Jakin badakigu aniztasunak taldea aberastu eta osatzen duela. Halaber, badakigu bakoitzak bere modura ikasten duela, eta horregatik, gure edukiak egokitu eta ezagutzak helarazteko bide anitzak landu behar ditugu.

Gure ikastetxea txikia izateak eta familiekin dugun harremanak eguneroko hartu-eman hurbila izateko aukera ematen digu, konfiantza giroan lan eginez eta ikasleen jarraipen zehatza ziurtatuz.

PARTEKATU

Laguntzaileak

Laguntzaileak

  • Inika

Onarpenak

Jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko