Edukira zuzenean juan

Etorri gu ezagutzera

943 641036

KONTAKTATU

Ezagutu bestelako hezkuntza mota bat: ikasgela bat ikasturte bakoiteko

#egiluzefamilia

0-16urteak

Scrolla

Matrikulazioa

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren araudiaren arabera egiten da.
Araudi horretan, eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epeak ezartzen dira urtero, eta prozedura hori zehazten duten jarraibideak onartzen dira.

Matrikula egiteko epe ofiziala: 2021eko urtarrilaren 17tik 28ra
Idazkaritzako ordutegia: astelehen, astearte eta ostegunetan, 08: 00etatik 16: 30era eta asteazken eta ostiraletan, 09: 00etatik 15: 00etara.
Hitzorduetarako harremanetarako telefonoa: 943 641036
Harremanetarako emaila: infohondarribia@egiluzetaldea.eus

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Ikasleari dagokion familia-liburuaren fotokopia.
  • Aitaren edo amaren familia-liburuaren fotokopia edo legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.
  • Ikaslearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia (AIZ atzerritarren kasuan).
  • Familiaren bizilekuari buruzko ziurtagiria, Udalak emana, gehienez ere hiru hilabeteko antzinatasunarekin.
  • Ikaslea familian hartuz gero, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
  • Banandutako edo dibortziatutako familien kasuan, Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dela egiaztatzen duen agiria.
  • Behar izanez gero, hezkuntza-premia berezien dokumentua.
  • Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia

EGILUZE buruz esaten dutena

"Nire eskolan” bizitzako bidaian aurrera egiteko kontzeptuak eta konpetentziak jaso ditut.

Baina zalantzarik gabe, bertan jaso ditudan baloreak azpimarratuko nituzke, beste ezer baino lehen pertsona izaten irakatsi didatenak.

Eskolan familia giroa nabarmena denez, lagunartekotasunak eta irakasleen babes eta hurbiltasunak eskola paregabea egiten dute!

Eskolan bizi izan nuena izugarria izan zen; oso lagun onak egin ditut eta heziketa bikaina jaso dut, hamarrekoa!!

LEIRE CHAVES ALFONSO (IKASLE OHIA)

"Eskolan ordezkapenak egiten hasi nintzenean, bolada baterako izango zela uste nuen, ez nuen sekula pentsatu 12 urte geroago eskola berean egongo nintzenik. 12 urte geroago, bai lankideekin, bai ikasleekin eta bai familiekin eraikitako harremanek, egon behar dudan tokian nagoela erakutsi didate.

Gaur ez dut nire burua beste eskola batean ikusten, nire etxean egongo banintz bezala sentitzen naiz, familian."

EGOITZ ALCARAZ (IRAKASLEA)

"Lotura estua izan dut bbeti eskolarekin. Nire familian tradiziotzat jo dezakegu lotura hori. Aitona eskolako lorezaina izan zen, amak eta izebek eskolan ikasi zuten eta bertan ikasi dugu anai-arrebak. Gaur egun nire bi seme-alaben eskola da. . Ez nuen zalantzarik izan eurentzako eskolarik egokiena hautatzeko garaian.

Bertan ikasle izan nintzaneabn bizitzako esperientziak eta jasotako baloreak nahi nituzke nere seme-alabentzat. Maila bakoitzeko gela bakarra izateak ikaskideen artean lagunarte sendoasortzea dakar. Gaur egun, nire ikaskide gehienekin dut harremana eta bazkari-afarietan elkartu ohi .

 Eskola azpiegiturak berritzen ari da, baina baloreen transmisioan orain arteko ibilbideari eustea nahiko nuke.". 

MONICA (IKASTETXEKO AMA)

Nire eskola asko gustatzen zait, txikia denez, denok elkar ezagutzen dugulako. Norbait bakarrik, minduta, sentitzen bada, banku bereziak ditugu bertan eseri eta nola sentitzen garen adierazteko.

Asko ikasten dugu, baina bestelako jarduera dibertigarri eta entretenigarri ugari ere egiten dugu: konposta, eskulanak, jolasak...Gustuko dut jolasgaraian kanpoko mahaietan eseri eta kartetan zein mahai jolasetan aritzea. Baita haur txikiekin jolastu, ekintzak egin eta dantzatzea ere!

Zein gustukoa dudan nire lagunekin nire eskolan egotea!!

 

ANE BLANCO SOSA ( IKASLEA)

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Onarpenak

Jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko