"Lotura estua izan dut bbeti eskolarekin. Nire familian tradiziotzat jo dezakegu lotura hori. Aitona eskolako lorezaina izan zen, amak eta izebek eskolan ikasi zuten eta bertan ikasi dugu anai-arrebak. Gaur egun nire bi seme-alaben eskola da. . Ez nuen zalantzarik izan eurentzako eskolarik egokiena hautatzeko garaian.
Bertan ikasle izan nintzaneabn bizitzako esperientziak eta jasotako baloreak nahi nituzke nere seme-alabentzat. Maila bakoitzeko gela bakarra izateak ikaskideen artean lagunarte sendoasortzea dakar. Gaur egun, nire ikaskide gehienekin dut harremana eta bazkari-afarietan elkartu ohi .
Eskola azpiegiturak berritzen ari da, baina baloreen transmisioan orain arteko ibilbideari eustea nahiko nuke.".
PARTEKATU
infohondarribia@egiluzetaldea.eus
Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia