Pastoral ekintzak

Ikasketa zerbitzua San Gabriel Egoitza

Urriaren 20an, asteartean, San José ikastetxeko LHko 6.mailako ikasleak San Gabriel egoitzan egon gara Ikasketa Zerbitzua proiektua aurrera eramateko.  Bertako aiton-amonekin esperientziak, jolasak, denbora… elkarbanatu ditugu. Ikasleak oso ongi pasa dute eta asko ikasi dute beraien ondoan, eta hoberena izan da bertakoek noiz itzuliko garen galdetu digutenean. Gustora egon direnaren seinale! Datorren hilabetean beste talde batekin bueltatuko gara. Laister arte!Agur bero bat.San Jose ikastetxeko 6.mailako ikasleak

Domund

Urriaren 18an Munduko Misioen Jardunaldia egin genuen, hau da, DOMUND eguna. Jardunaldi hau mundu guztian egiten da urriaren azken aurreko igandean, misiolariei euren evangelio lana herri behartsuenetan zabaltzen laguntzeko.

DOMUND egunak Kristau guztiek ebanjelizazioan duten arduraz jabetzea eta misioen zeregina bultzatzea du helburu. Aurten, Ramon Delgado misiolaria izan dugu ikastetxean. Togon, Afrikan, lan egiten du. Hezkuntza, medikuntza, gizarte proiektuak bultzatzea eta burutzea da bere xedea beste misiolari batzuekin batera. Jesusen mezua zabaldu nahi dute, Ebanjelioaren hastapenetan egonik Elizak oraindik indarra hartu ez duen munduko lekuetan bereziki.

 

Azoka solidarioa

Joan den astean gure ikastetxean ospatu genuen Argentinaren aldeko "Azoka solidarioan" izugarrizko arrakasta izan genuen. Familien parte hartzea oso handia izan zen, bai produktuak ekoizterakoan zein gero erosketak egiterakoan. Hori dela eta, guztion artean 1200 € lortu genituen! gure artean ibilitako Blanca-ri Argentinara bidaltzeko. Eskerrik asko denoi!

2015eko Azoka Solidarioa

Urtero bezala datorren martxoaren 17an arratsaldeko 15:30ean, ohiko "Azoka Solidarioa" antolatuko dugu gure ikastetxean. Honako honetan, laguntzaile bikainak izan ditugu gurekin eta aldez aurretik salduko ditugun gaien prezioak aurkeztu nahi dizkizuegu. Benetan politak diren gauzak prestatu dituzte! Gogoratu lortuko dugun guztia Gurutzearen Alabek dituzten misioetara bidaliko dugula. Eskerrik asko aldez aurretik gurekin parte hartzeagatik!

 

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036
               hondarribicruz@planalfa.es

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut