Pastoral ekintzak

Lehenengo hiruhilekoan egindako kanpainen balorazioa

Ikasturte honetako lehenengo hiruhilekoan egin ditugun kanpaina guztien berri eman nahi dizuegu. Aurretik denei eskerrik onena eman parte hartu eta laguntzeagatik. Hona hemen emaitza:

DOMUND (urria): 465 euro
SOS ÁFRICA (azaroa): 128 arropa poltsa
CÁRITAS (abendua): 48 janari poltsa
OPILEN SALMENTA (abendua):448,50 euro
PLASTIKOZKO TAPOI-BILKETA: 57 poltsa txiki eta 7 zaku handi
GURUTZE GORRIRAKO JOSTAILUAK: 23 jostailu berri
JOSTAILU AZOKA: 260 euro

E S K E R R I K    A S K O!

Solidaridad-Profesional-Manos-660x350

Egiluzeko DBHko Topaketak

Joan den astean Gurutzearen Alaben ikastetxeetako 2. eta 4. DBHko ikasleek Egiluzeko ohiko jardunaldietan parte hartu zuten. Aurten gure ikastetxeari 4. DBHko topaketa antolatzea suertatu zaio. Ikasleek ekintza desberdinetan parte hartu zuten eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten ere. Aurtengo gaia Gurutzearen Alaben Karisma izan da eta nola bizi duten gure ikasleek ikastetxean egon diren bitartean. Hementxe dituzue egun horretako argazki batzuk.

Bakearen eguna

Joan den astean gure ikastetxean BAKEAREN ASTEA ospatu genuen. Horretarako astea osoan zehar hainbat aktibitate egiteaz gain, astelehen arratsaldean Hezkuntza Komunitatea osoko kideek ospakizun berezia izan genuen patioan. Txikietatik hasita handienetara denek beraien ekarpenak egin zituzten eta elkarrekin disfrutatzeko aukera izan genuen.

San Andrés

Joan den maiatzaren 13an San Andres eguna ospatu genuen gure ikastetxean. Aurten, 31 urte gurekin lan egin ondoren Joxe Ceberio eta bere familiari agur bero bat eskaini nahi izan diegu. Hori dela eta, ohiko San Andreseko ospakizunera gonbidatu genituen gure esker onena emateko asmoz. Eguna oso ondo pasa genuen eta ikastetxeko langileok elkarrekin bazkalduz jarraitu genuen ospakizuna.

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036
               hondarribicruz@planalfa.es

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut