Ikasturteko lehentasunak

2016-2017 Ikasturteko Lehentasunak

  • Bizikidetza egokia sustatu eskola-giro onari bidea emanez, gure baloreetan oinarrituz, Ikastetxean hezkuntza-bizitzaren garapen egokia lortzeko, horretarako baliatuz Bizikidetza Plana, Pastoralgintza eta Tutoretza-plana…
  • Gurutzearen Alaben Karismaren eta Idearioaren igorle izan Hezkuntza Elkarteko esparru guztietan, gure Pastoralgintzaren eta gure eguneroko lanaren bidez.
  • Gure ikastetxeko hezkuntza-lana eta jarduerak sistematikoki agertu eta ezagutarazi hainbat komunikabide erabiliz (iragarki taula, web-orria, familiekin egindako bileretan…)
  • Kalitateari dagokion prestakuntza jaso eta zabaldu. Jabeek eta Kalitateko arduradunek aktiboki prozesuen jarraipena egin.
  • Instalazioak eta baliabideak  zaindu, berritu eta eguneratu pixkanaka beharrei erantzuna emateko, aliatuak, lankidetza eta hainbat finantzabide bilatuz.
  • Kalitatezko zerbitzuak eskaini, gure hezkuntza-lana indartuko dutenak hezkuntza osoaren baitakoak.
  • Hezkuntza lege berrira pixkanaka egokitu (HEZIBERRI 2020) ikasleen konpetentziak garatu eta gizartearen etorkizuneko beharretarako prestatzeko, horretarako gure prestakuntzari jarraipena emanez.
  • Ikastetxearen  kudeaketa egungo eta etorkizuneko beharretara egokitu, arduraz eta koherentziaz jokatuz, talde lanean arituz proaktiboki, Hezkuntza Komunitatearen inplikazioa bultzatuz. 

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036
               hondarribicruz@planalfa.es

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut