Ikasketa Kooperatiboa

    Gure ikastetxeak urte batzuk daramatza Ikasketa Kooperatiboko proiektuan lan egiten IK/KI («Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi») etapa guztietan, Haur Hezkuntzatik hasita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino. Ikasketa kooperatiboa ikasle talde txikien–osaketa heterogeneokoak gehienetan, nahiz eta noizean behin, talde homogeneoak izan,-erabilpen didaktikoa da, eta jardueraren egitura horren bitartez, honako hauek bilatzen dira: berdintasunezko parte-hartzea ahalik eta gehien ziurtatzea (taldekide guztiek parte hartzeko aukera berdinak izan ditzaten) eta berorien arteko aldibereko elkarreragina indartzea, taldean lan egiten ikasteaz gainera, taldekide guztiek proposatutako edukiak ikas ditzaten, norberaren ahalmenak neurri gorenera eramanik.

Gure geletan Ikasketa Kooperatiboa ezartzeko orduan kontuan hartu behar ditugu hiru esku-hartze eremuak:

  • A esku-hartze eremuak taldearen kohesioarekin loturiko jardun guztiak biltzen ditu, pixkanaka, gela bateko ikasleek talde-kontzientzia har dezaten eta denborarekin ikasketa-komunitate txiki bilaka daitezen. IK/KI Programak batik bat tutoretza orduetan gauzatu beharreko eta gelako giroa hobetzera bideraturiko jarduera-sorta biltzen du (taldeko dinamikak, jolas kooperatiboak, jarduerak...).
  • B esku-hartze eremuak bere baitan hartzen ditu ikasteko baliabide gisa talde-lana erabiltzen duten jardunak, horrela lan eginda, haurrek hobeto ikas ditzaten eskolako edukiak, elkarri laguntzen diotelako. Esku-hartze eremu horretarako IK/KI Programak hainbat jarduera-egitura kooperatibo biltzen ditu (arkatzak erdira, orri birakaria, 1-2-4…) ikasleek curriculumaren alderdi guztietan aurrikusitako ikasketa-jarduerak egiterakoan irakasleak talde-lana  gero eta gehiago erabiltzen duen baliabidea izan dadin.
  • Talde-lana irakasteko baliabide bat izateaz gain irakatsi beharreko edukia dela ulertuta, C esku-hartze eremuak ikasleei taldean lan egiten modu esplizituan eta sistematikoan irakasteko eta gelako saioak horrela antolatzeko jarduerak biltzen ditu. Hori dela-eta, curriculumaren hainbat arlotatik, ikasleei modu egituratuagoan irakatsi behar zaie taldean lan egiten, talde-lana irakasteko baliabide gisa erabiltzeari utzi gabe. Horrela, ikasleek beste hainbat oinarrizko gaitasun praktikatzeko eta garatzeko aukera jarraitu izango dute, batez ere komunikazioarekin loturikoak. Helburu horrekin, IK/KI Programak, azkenean, bi baliabide didaktiko oso erabilgarriren deskribapena biltzen du –Taldearen Planak eta Taldearen Koadernoa–, baita gizarte-trebeziak eta kooperatiboak modu sistematikoan irakasteko eta indartzeko talde-dinamika eta egitura multzoa ere.

Egoki deritzogu esku-hartze eremu hau nabarmentzeari, izan ere, ikasgelako taldearen kohesioa eta ikasketari laguntzen dion giroa beharrezko baldintzak baitira, baina ez nahikoa, jarduera kooperatiboko egitura aplikatu ahal izateko.  Taldea ez badago zertxobait kohesionatuta, ikasle gehienen artean ez badago elkarri laguntzeko gogorik, zaila izango da haiei taldean lan egin dezaten proposatzea, elkarri lagunduz guztiek beren aukeren gehieneko mailara arte ikas dezaten, ikasgelako lehena nor den ikusteko elkarrekin lehiatu ordez.  Hortaz, edozein unetan, baina, batez ere tutoretzari eskainitako denboran, oso garrantzitsua da kohesioari eta ikasketarako giro aproposari lagunduko dioten  joko kooperatiboak (maleta, armiarma sarea, kutxa magikoa…) eta taldeko bestelako dinamikak erabiltzea.

Gure ikastetxeak ziurtasun osoz esaten du eta sinesten du Ikasketa Kooperatiboari esker ondorengo alderdiok garatzen direla:

  • Erantzukizuna: Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: irakasleak irakatsitakoa norberak ikastea eta taldekideek ere ikas dezaten laguntzea.
  • Ikaskuntza: Irakasleek, berriz, bi xedetarako erabiltzen dute ikasketa kooperatiboa: ikasleek eskolako edukiak ikas ditzaten eta, aldi berean, taldean lan egiten eta solidario izaten ikas dezaten, azken bi horiek eskolako eduki gisa hartuta. Alegia, ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi…
  • Talde-lana: Kontua ez da ikasgela bateko ikasleek, noizik behin, «talde-lan» bat egitea, baizik eta, era egonkorragoan, «lantaldeetan» antolatuta egotea, batik bat, elkarrekin ikasteko eta, aldian behin, hala egokitzen bada, guztien artean lan bat egiteko.
  • Curriculum edukia: Ikasketa kooperatiboa ez da soilik eskolako edukiak hobeto ikasteko metodo edo baliabide bereziki baliagarri bat, baizik eta ikasleek ikasi beharreko curriculum eduki bat gehiago, hau da irakatsi behar zaien ikasgai bat.

    

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036
               hondarribicruz@planalfa.es

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut