
Zer da Eskolako Agenda 21?
Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Urtero eskualdeko ikastetxe eta udalen artean helburu bat aukeratu eta horren inguruko lana planteatzen da ikasturterako.
Informazio gehiago hemen