Orientazioa

Hondarribiko Gurutzearen Alaben San José Ikastetxetik orientazioa eta tutoretza ikasle bakoitzaren hezkuntza prozesua baldintza onuragarrienean garatzeko ikaslearen tutoretza, akonpainamendua eta jarraipena egingo duen ekintza pedagogiko bezala ulertzen dugu. Orientazioa hezkuntza ekintzaren barruan dago eta ikas-irakaste prozesutik ezin bana daiteke. Guretzat orientazioa ikaste prozesuaren zerbitzura dagoen hezkuntza baliabidea da. Horregatik, Orientazioa Plana Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuko printzipio eta irizpideekin bat dator.

Ikasle, irakasle eta familiekin egiten den orientazioa eta tutoretza, Hezkuntza Komunitate osoaren ardura bezala ulertzen dugu, bakoitzak bere esparruan ardura ezberdinak izanik, helburu bezala ikaslearen ikaste prozesua orientatu, lagundu eta babesteko.

Gure ikastetxeko Orientazioko eta Tutoretzako oinarrizko helburuak:

  • Ikasleari, pertsona gisa, hezkuntza osoa eman.
  • Ahalik eta hezkuntza pertsonalizatuena bermatu , bakoitzaren beharrak kontuan hartuz.
  • Ikastetxeak eta inguruneak eskaintzen dituen baliabideak ezagutu ikastetxean erabiltzeko.
  • Ikastetxea ingurunean txertatu.
  • Ingurunea ezagutu eta honek ikasleengan duen eragina aztertu, hauen interesak eta motibazioak ezagutzeko.
  • Ekintza osagarriak antolatu ikastetxearen hezkuntza eskaintzaren osagarri izateko.
  • Ikastetxearen helburu eta baloreekin koherentea den tutoretza plana egin, planifikatu, ebaluatu eta moldatu.
  • Familiekin hezkuntza lankidetza mantendu.
  • Familiei laguntza.

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036
               hondarribicruz@planalfa.es

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut