Jangela

Otorduak une garrantzitsuak dira hezkuntzan, ikasleak elikadura, garbitasun eta jarrera-ohiturak bereganatzen, nahiz beste ikaskide eta pertsonekin harremantzen ikasten baitu. Hezkuntza hau familietan jasotzen bada ere nagusiki, langileriak laguntzen du bere jarrera eta zerbitzuekin gure ikasleek bere adinari dagokion bilakaera osoa lortzen.

Hiruhilero jangelako arduradunak norbanako txosten bat beteko du, elikatzeko ohitura aholkuekin.

Gure ikastetxeak Jangelarako bere Araudia egin nahi izan du, azaldutako Hezkuntza helburuak garatzeko asmoz, gure ikasleen etapa desberdinei eta langileen arduradunei egokituz.

Hauek dira jangelako zenbait arau:

  • Sarrera ordenean, lasaitasunez eta bultza gabe egingo da. Bakoitza bere ohiko lekuan eseri ondoren, pazientziaz eta lasaitasunez itxoin behar da, behar ez den soinurik egin gabe, janaria ekarri arte.
  • Otoitza eginez hasiko da.
  • Otorduan eserita egon behar da, jarrera egokia zainduz (bizkarra tente, ukondoak gorputzetik gertu, eskuak mahai gainean, eta abar). Behar denean bakarrik altxako gara eta begiralearen baimenarekin.
  • Kubiertoak ondo erabili (jolasteko ez), eta janaria ez da inoiz eskuekin hartu behar.
  • Eskuzapiak zuzen erabili, jan eta edan aurretik eta ondoren (arropa edo mantalarekin ez da garbitu behar).
  • Ez oihurik egin, ikaskide eta begiraleei tonu egokian hitz egin (eskua altxa begiraleei deitzeko). Itxoin behar baduzu, gogora ezazu ez zaudela bakarrik eta begiraleek beste ikaskideei ere kasu egin behar dietela.
  • Jangela hezkuntza gunea da, bertan denetik jaten ikasiko dugu, horrek osasun ona ziurtatuko digulako.
  • Guztiok bizikidetza atsegina eta begirunezkoa lortzen saiatuko gara, bai ikaskideen artean bai begirale eta mahaikideen artean.
  • Mahaikidek jarrera desegokia duenean: begiraleei begirunerik ez, ikaskideekin bortizkeria eta abar, Jangelako Arduradunek beharrezko neurri zuzentzailea ezarriko dute.
  • Jangelako orduetan jarrera egokia ez duten ikasleei jangelako zerbitzua galarazi ahal izango zaie.

 

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036
               hondarribicruz@planalfa.es

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut