Geure esperientzian oinarritutako metodologiak eta metodologia berritzaileak uztartuz ikasleei erakargarri zaizkien gaien inguruko proiektuak egiten ditugu, esperientzia anitzez jantziko ingurunea sortuz.
Txikitatik emozioak kudeatzen irakastea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Horregatik, euren emozioak ezagutzen eta kudeatzen laguntzen diegu, euren burua eta lagunak ongi zaintzen ikas dezaten.
Horretaz gain, jarduera sortzaileak eta berritzaileak egiten ditugu inguruko natura eta gizartea ezagutzeko, euren ideiak garatzeko aukera emanez, sormenaren mesedetan.
Giro euskaldunean, hizkuntzaren garapena indartzen dugu eta hiru urteko gelan ingelesan ikasten hasten dira.
PARTEKATU
infohondarribia@egiluzetaldea.eus
Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia