Haurtzarotik abian jartzen ditugu euren gaitasunak garatu eta beharrak hautemateko arreta bereziko programak. Horrez gain, hautemandako beharrei erantzuteko berariazko protokoloak ditugu eta baliabide nahiz froga zehatzak erabiltzen ditugu hobetu beharreko guneak zein diren jakiteko.
Hezkuntza inklusiboari dagozkion indartze neurriak hartzen ditugu koordinatutako bi hezitzaile ikasgelan sartuz.
Banakako Tutoretza Planak ere bere eragina du esparru honetan, etapetan hautemandako beharren araberako zehar lerroak lantzea ziurtatuz.
Berebiziko garrantzia du azken mailetako ikasleei egiten zaien aholkularitza eta gidatze lanak, ondorengo ikasketak hautatzeko laguntza emanez eta etorkizunean izango duten lan-mundurantz gidatuz.
Ikastetxeko Orientazio zerbitzuan hezkuntza beharrei erantzuna emateko lan egiten dugu, gure ikasgeletan dugun aniztasunaz jabeturik.
PARTEKATU
infohondarribia@egiluzetaldea.eus
Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia