Historia eta nortasuna

Gure historia

Hondarribiko ikastetxea 1903ko ekainaren 9an ireki zen. Ustaritzeko barnetegia 1904ko abenduaren 7 eta 8an Hondarribira tokiz aldatu zuten.

Barnetegiaren arrakasta ikusirik, gaur egungo Ikastetxe berria eraiki behar izan zuten. 1914ko abenduaren 24an SAN JOSÉ IKASTETXEAREN inaugurazio ofiziala izan zen.

Ateak ireki zituenetik, Ikastetxea bilakatuz joan da, Gurutzearen Alabei jarraituz beren seme-alabak hezi nahi zituzten familien behar eta nahiei erantzuna emateko.

Neskentzat soilik zen ikastetxe hura mixto egin zuten gurasoen eskaerei jarraituz. Ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin euskara eta euskaraz irakasteko konpromisoa hartu zen. Gaur egun, "D" eredua dugu HH eta LHn eta "B indartua" DBHn. 0 urtetik 16 urte bitarteko haurrak hezten ditugu.

2003.urtean, Gurutzearen Alabak Kongregazioak Hondarribian 100 urte bete zituztenez, mendeurrena ospatu genuen. Mendeurrena ikasle ohiekin elkartzeko aukera izan zen. Udalak "Hiriko urrezko intsignia" eman zien Gurutzearen Alabei Hondarribian egindako lanagatik.

Gure nortasuna

Kongregazioa eta Fundatzaileak

Gure kongregazioa Frantzian sortu zen Iraultza garaian. Jesusek esandako hitzek "Ni zuekin betirako egongo naiz garaien amaiera arte" bere presentzia gizarte historian ziurtatzen digute eta krisi eta nekaldi garaietan esanguratsuagoak bihurtzen dira.

Edukitze eta botere nahia erakunde guztietan finkatu zen. Bidegabekeriak handiak eta desberdintasun sozialak gero eta nabarmenagoak.

Frantziak, giza mugimendu zabal batekin, guztiontzat gizarte-ordena orekatuagoa eta egokiagoa ezarri nahi izan zuen: Iraultzak baloreetan eta elkarbizikidetzan utopia hasiko zuen, zenbaiti beren pribilegioak kenduz eta besteei duintasuna emanez.

Bilakaera honetan jende askok, Ebanjelioaren lekuko, Jesusek gertaera hauen bitartez mintzatzen zitzaiela ulertu zuen. Profetak esan zuen modura: « Belarriak ireki dizkidazu... » Herriaren oihua entzun zuten, honen pobrezia eta beharrak ikusi zituzten, eta ahal izan zuten eta zekiten modura lagundu zioten.

Kongregazio ugari sortu ziren, hauen artean Gurutzearen Alabak. Kongregazio hau S. Andrés Huberto Fournet eta Sta. Juana Isabel Bichier des Ages Jainkoaren graziaz argituak izatearen ondorioz jaio zen.

san andrssanta juana

S. Andrés Huberto Fournet, famili ugaritsu baten semea, non sinismena eta beharra dutenekiko maitasuna oinarriak ziren, gaztetasun alai eta munduzale baten ondoren, Jesusen deiari erantzun zion. Jesusek S.Andrésen bidean Sta. Juana Isabel Bichier des Ages jarri zuen, 1773ko uztailaren 5an Ages gazteluan jaioa.

Sta. Juana Isabel famili noble batean jaio zen, bai ondasunetan baita balore giza-kristauetan ere aberatsa. Iraultzaren gogortasuna bere familiaren baitan bizi ondoren, apaiz gazte bati buruz entzun zuen. Honek, bere bizia arriskuan jarriz, gauetan eta ezkutuan Eukaristia ospatzen zuen, abeletxe eta leku urrunetan. 1797. urtean P.Andrésekin bilera bat du Marsyllisen abeletxean. Inguruko beharrei ahal zuten modura erantzuteko helburuarekin, kongregazio batean pentsatu gabe, pixkanaka-pixkanaka, fundatzaileak ondoren Gurutzearen Alabak izango zen kongregazioa sortzen joan ziren.

Isabelek bere etxean kristau-ikasbidea, helduentzat otoitz bilerak... pixkanaka haurrak bere etxean bilduko ditu, La Guimetièren. Isabelek herriko familia guztiak ezagutzen ditu. Gaixorik, jaiotzarik edo hildakorik bada, txiroak beregana joko dute. Landako herrietan eskola pribatu edo publikorik ez dagoenez, nekazarien seme-alabak, otoitza egitera eta kristau-ikasbidera datozenak, bertan ere irakurtzen ikastera hasiko dira. Egunero Isabel eta María Ana, bere dontzeila, gaixoak, ezinduak eta bakarrik bizi direnak bisitatuko dituzte. Fournet apaizak nolabaiteko bizitza arautegi bat eman die: ahalik eta bizitza xumeena izatea.

Molanteko lehenengo komunitateak, 1807. urtean bost ahizpek ezarria, inguruko herrietarako zerbitzu apostolikoa du helburu: irakatsi eta sendatu, eta hauen bitartez, ebanjelizatu.

1807tik 1820 bitartera, Isabel andereñoaren aurpegia Sor Isabelen aurpegian bilakatuko da eta Fournet apaizarekin batera Gurutzearen Alabak Kongregazioa sortzen du, 1816. urtean Elizak ofizialki onartua.

Kongregazioa historian zehar

Gurutzearen Alabak Kongregazioa 1804. urtean sortu zuten Sta. Juana Isabel Bichier des Ages (1773-1838) eta Andrés-Huberto Fournetek (1752-1834); lehenengoa 1947ko ekainaren 6an kanonizatua eta bigarrena 1933ko ekainaren 4an.

Egun ondorengo herrialdetan aurkitzen da:

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036 - Fax: 943 644078
hondarribicruz@planalfa.es

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut