SIEP-FEAC

Zer da SIEP-FEAC?

SIEP-FEAC hitzak "Sendi-irakaslegoa: Elkar partekatuz" / Familia-Escuela: Acción compartida" egitasmoaren inizialak hartzen ditu. Familien eta ikastetxeen artean lankidetza sustatzeko Hezkuntza programa bat da.

Gurasoen Eskola bat baino gehiago da: HEZITZAILEEK (gurasoek, irakasleek, entrenatzaileak, orientatzaileak ...) hezkuntzari buruz elkarrizketan aritzeko, informazioa eskuratzeko, ikasteko, beren ikuspuntuak eta esperientziak elkarri ezagutarazteko gunea da. Bertan, (taldeak etapen arabera -Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH- antolatzen dira, talde txikietan) irakasleek eta sendiek beren iritziak eman, elkarri entzun eta guztiek elkarrengandik ikasten dute.

Hondarribiko San José Ikastetxean eskola eta familien arteko elkarlana sustatu nahiean, ikasturte honetan Kristau Eskolak orain dela urte batzuk sortutako "SIEP-FEAC" programan parte hartzea erabaki dugu. Programa ikasturtean zehar hainbat bileren bitartez gauzatzen da. Bileretan heziketaren inguruko gaiak, kezkak eta zalantzak aztertuko ditugu.

Helburua ez da arazo bakoitzerako soluzio batekin ateratzea, gure artean zalantzak eta konponbideak konpartitzea eta hausnartzea baizik. Hori dela eta, gurekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Triptikoa deskargatu

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036 - Fax: 943 644078
hondarribicruz@planalfa.es

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut