Inklusibitatea

Atzegi

Gure gizarte anitzean gaitasun ezberdineko pertsonen inklusibitatea ezinbestekoa dela ikusirik, 2011-2012 ikasturtean eskolak Atzegirekin elkar lanean gure ikasleei desgaitasunaren inguruan sentsibilizazioa eta gerturatze bat eragitea garrantzitsua zela ikusi genuen. Hori lortze asmoz, ikasturtero tailer batzuk antolatzen ditugu Atzegiren eskutik eskolan.

2014-2015 ikasturtean berritasun modura eta Atzegiren programa osatu asmoz GUREAK elkartearen "Ni zu bezala" programan parte hartzen hasiko gara. Bai Atzegiren eta bai Gureaken eskutik gure ikasleei desgaitasuna ulertzen laguntzeko eta desgaitasuna duten pertsonen lanerako gaitasunak eta bizi egiturak gertutik ezagutzeko eta elkarbanatzeko aukera emanez. Aniztasuna onartzen eta baloratzen ikasi ahal izateko.

atzegi-osoa

ONCE

Orain dela 10 urte baino gehiago Ikastetxeak ONCE Lehiaketan parte hartzen du. Desgaitasunean sentsibilizatzeko programa bat da bere inguruaren aldaketarako motortzat ditugun belaunaldi berrientzat, elkarrekin guztiontzako gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortzeko.

once-fundacion

Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia
Tf.: 943 641036 - Fax: 943 644078
hondarribicruz@planalfa.es

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut