Edukira zuzenean juan

Etorri gu ezagutzera

943 641036

KONTAKTATU

Familia betirako da, baita Heziketa ona ere.

#egiluzefamilia

Ezagutu bestelako hezkuntza klase bat, gela bat ikasturte bakoitzeko.0-16urteak

Scrolla

BERRIAK

EGILUZE buruz esaten dutena

"Nire eskolan” bizitzako bidaian aurrera egiteko kontzeptuak eta konpetentziak jaso ditut.

Baina zalantzarik gabe, bertan jaso ditudan baloreak azpimarratuko nituzke, beste ezer baino lehen pertsona izaten irakatsi didatenak.

Eskolan familia giroa nabarmena denez, lagunartekotasunak eta irakasleen babes eta hurbiltasunak eskola paregabea egiten dute!

Eskolan bizi izan nuena izugarria izan zen; oso lagun onak egin ditut eta heziketa bikaina jaso dut, hamarrekoa!!

LEIRE CHAVES ALFONSO (IKASLE OHIA)

"Eskolan ordezkapenak egiten hasi nintzenean, bolada baterako izango zela uste nuen, ez nuen sekula pentsatu 12 urte geroago eskola berean egongo nintzenik. 12 urte geroago, bai lankideekin, bai ikasleekin eta bai familiekin eraikitako harremanek, egon behar dudan tokian nagoela erakutsi didate.

Gaur ez dut nire burua beste eskola batean ikusten, nire etxean egongo banintz bezala sentitzen naiz, familian."

EGOITZ ALCARAZ (IRAKASLEA)

"Lotura estua izan dut bbeti eskolarekin. Nire familian tradiziotzat jo dezakegu lotura hori. Aitona eskolako lorezaina izan zen, amak eta izebek eskolan ikasi zuten eta bertan ikasi dugu anai-arrebak. Gaur egun nire bi seme-alaben eskola da. . Ez nuen zalantzarik izan eurentzako eskolarik egokiena hautatzeko garaian.

Bertan ikasle izan nintzaneabn bizitzako esperientziak eta jasotako baloreak nahi nituzke nere seme-alabentzat. Maila bakoitzeko gela bakarra izateak ikaskideen artean lagunarte sendoasortzea dakar. Gaur egun, nire ikaskide gehienekin dut harremana eta bazkari-afarietan elkartu ohi .

 Eskola azpiegiturak berritzen ari da, baina baloreen transmisioan orain arteko ibilbideari eustea nahiko nuke.". 

MONICA (IKASTETXEKO AMA)

Nire eskola asko gustatzen zait, txikia denez, denok elkar ezagutzen dugulako. Norbait bakarrik, minduta, sentitzen bada, banku bereziak ditugu bertan eseri eta nola sentitzen garen adierazteko.

Asko ikasten dugu, baina bestelako jarduera dibertigarri eta entretenigarri ugari ere egiten dugu: konposta, eskulanak, jolasak...Gustuko dut jolasgaraian kanpoko mahaietan eseri eta kartetan zein mahai jolasetan aritzea. Baita haur txikiekin jolastu, ekintzak egin eta dantzatzea ere!

Zein gustukoa dudan nire lagunekin nire eskolan egotea!!

 

ANE BLANCO SOSA ( IKASLEA)

Laguntzaileak

Laguntzaileak

  • Inika

Onarpenak

Jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko